Ongi etorri Antton taldearen web orrialdera.
Bienvenido a la web del grupo Antton.
Welcome to Antton band´s webpage.
Elkarrizketak
Ainhoa Barandianek egindakoa entzungai. 2012/05/08
DATOZEN KONTZERTUAK:
Martxoak 16: Deustuko Txosnetan. + Narco
Martxoak 23: London. Arch635 aretoan + The fuego´s + Hit By Sticks
Martxoak 24: London. Oxford Theatre-en London Basque Society +CrashIsland Band Page
Apirilak 28:Bermeoko Kafe Antzokia
Maiatzak 19: Lemoa. Arratiarock Elkartasun Jaialdia. Herrira!. + Koma + Vendetta + Itziarren Semeak + …
Maiatzak 26: Zamudio. + Reincidentes
Ekainak 2: Busturia
Ekainak 9: Oleta. + Emepe5t + Vendetta
…/… informazio gehiago KONTZERTUAK atalean
Londonetik bueltan…
2012/03/26 Elorrion
We love London! Hiriburu ingelesean gorrotatzeraino ikus daitezkeen souvenir pedanteen lema irentsi izana izan zitekeen arren, azken egun eder hauek utzitako sentsazio onaren herentzia baino ez da.
Eta egindakoak bete izan zaituen aje gozoz aitortu behar dugu ez dugula denborarik galtzerik izan, loari ere ordu gehienak lapurtu behar izan dizkiogula egunotako erritmo frenetiko honen mesedetan.
Jendez gainezkako kale eta leku turistikoetan izan gara, kale ezezagunetan zehar ibili, Camden Town bezalako merkatu jendetsuak bisitatu zein bigarren eskuko liburu, disko eta arropa merkatuetan barrena galdu. Behingoagatik gainera behelaino artean izan ohi den hirian eguzkiaren epeltasunaz ere gozatu ahal izan dugu. Hiri honetan goizaldeko ordu txikienerarte pub eta zuloetan barrena ibiltzea ezinezko dela zioenari ere oker dabilela esan behar diogu gainera.Gustatzen zaigun hiria da London, bai horixe!
Musika eszena ezberdinak ezagutzeko aukera ere izan dugu, kuriosoa da nola funtzionatzen duen musikak horrelako hiri batean. Entzun eta ikusi ditugu musikariak metro geltokietan, kale izkinetan, pubetan edota gurekin batera agertoki antzekoetan, eta orduan jabetzen da bat zenbat dagoen ikasteko, eta zinez, azken batean, ez garela ezer. London bezalako hiri batean aparteko dohaien bat, sormen edo bestelako zerbait bat erakutsi behar da, dagoen eskaintza eta kalitatearen gainetik, entzunikusten duenaren arreta hartzeko. Eta berriro autokonfesatzen da bat, ez dela ezer.
Paradogikoa da hala ere, shockaren doktrina ezarri zuen herrialde honek segurtasun ezaren pertzepzioa eta kontrol nekagarriak zeinen presente izan nahi dituen. Denak ere ezin zuen ederregia izan.
Eta zuek egin duzue eder, eta bihotzez eskertzen dizuegu, Ibon, Aritz, Peio, Jone, Naiara, John, Gari, Iñigo eta bertaratu zineten lagun guztiei. Thanks to Crash Island, Hit By Sticks, Dirty Ducks, and Guillermo.
Besterik gabe, THE SHOW MUST GO ON!!
